Prebentzioko zerbitzu mankomunatua da Osarten, eta haren egitekoa da elkartekide diren enpresetako langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea, beharrezko baliabideak modu mankomunatuan kudeaketa eta oro har osasunarekin zerikusia duten jarduera osagarriak antolatuta.
Osasunaren eta Ongizate korporatiboaren arloan erreferentea den erakunde batean lan egin nahi duzu?
Osarten-eko Medikua izateko eskaintza hau zure interesekoa izango da!
Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko kide izango zara, zeinen erronka gure erakundeak seguruak eta osasungarriak izatea den.
Osasuna sustatzen eta langileei osasun-laguntza ematen lagunduko duzu, bai aurrez aurre, bai telekontsulta formatuan, bazkide kooperatibisten ezintasunari dagokionez erabakitzeko gaitasun handia izanik.
Era berean, jarduera programatu bat egingo duzu, erizainekin batera, LagunAro BGAEren sisteman sartzen diren mutualista berrien sarrera-azterketak eginez, zeinetan OSARTEN bere "koadro medikoaren" parte den.
Osasun- eta ongizate-arloko diziplina anitzeko proiektuetan parte hartuko duzu, zeintzuk etengabeko garapen profesionalean eta pertsonalean egoteko aukera emango dizuten. Lan-osasunaren ikuspegi holistikoa eduki ahal izango duzu, eta gure lurraldeko enpresa erreferenteekin lan egin.
Pertsona proaktiboa eta berritzailea bilatzen dugu, osasunari buruzko ezagutzan sakontzeko gogoa duena, eta konfiantza-, lankidetza- eta eraginkortasun-balioak dituena.
¿Zer eskaintzen dugu?
Lan Osasunaren mundua interesatzen bazaizu, eman izena eskaera honetan!