header-image

Aholkulari seniorra


  • Lanpostua: Consultor/a Senior
  • Departamentua: Consultoría y Formación
  • Kokapena: Arrasate (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Kontu-ikuskaritza eta aholkularitza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Kudeaketa
  • Lan-modalitatea: Presentziala

Osarten

Prebentzioko zerbitzu mankomunatua da Osarten, eta haren egitekoa da elkartekide diren enpresetako langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea, beharrezko baliabideak modu mankomunatuan kudeaketa eta oro har osasunarekin zerikusia duten jarduera osagarriak antolatuta.

Lanpostuaren deskribapena

Euskadin erreferente den prebentzio-zerbitzu propio-mankomunatu batean lan egin nahi duzu? 

Osartenek daukan Aholkulari Seniorreko eskaintza hau zure interesekoa izango da!  

 

Erakundeak seguruak eta osasuntsuak egiteko helburua partekatzen dugun 150 profesional baino gehiagorekin batera, Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko kide izango zara.

 

Bezeroei irtenbideak emango dizkieten proiektuak aholkatu eta gidatuko dituzu: Segurtasun, Osasun eta Ongizate estrategiekin lotura duten proiektuak, prebentzio-kulturaren garapenarekin lotutakoak edota prebentzioa enpresa-kudeaketan integratzearekin lotura dutenak.

Prestakuntza aurreratua diseinatu eta emango duzu, prebentzio-kultura, LSOko lidergoa, aldaketak sortzeko eragina etab. garatzeko trebetasunak hobetzeko; eta OSALAN, EHU eta antzeko erakundeek antolatutako jardunaldietan parte hartuko duzu.
Prebentzioko, osasuneko eta ongizateko diziplina anitzeko proiektuetan parte hartuko duzu, etengabeko garapen profesional eta pertsonalean egoteko aukera emango dizutenak, eta gure lurraldean erreferente diren enpresekin landa-lanean aritu ahal izango zara.

 

Pertsona proaktibo eta berritzaile baten bila gabiltza, prebentzio kulturan sakontzeko gogoa duena, eta konfiantza, lankidetza eta eraginkortasuna balio gisa dituena. 

 

Zer eskaintzen dugu? 

  • Errealitate desberdinak ezagutzea eta enpresatan lana garatzea: Prestatzaile eta aholkulari rola izango duzu, "Landa-lana" egin ahal izango duzu eta gure lurraldean erreferente diren enpresen errealitateak ezagutu ahal izango dituzu.
  • Hainbat esparru profesionaletan espezializatzeko aukera eta garapen profesionala: Diziplina anitzeko eta sektore anitzeko proiektuetan parte hartuz, osasun- eta ongizate-arlo desberdinetan espezializatu ahal izango zara.
  • Agenda antolatzeko autonomia eta ordutegi malgua: Bezeroaren beharren eta parte hartzen duzun proiektuen arabera, zure agenda antolatzeko autonomia izango duzu, eta lanaldi jarraitua edo zatitua egitea aukeratu ahal izango duzu, sartzeko eta irteteko malgutasuna izateaz gain.
  • Elkarlaneko eta laguntzako lantaldea: Harremanak talde-lanean, errespetuan eta elkarrekiko laguntzan oinarritzen dira, eta zure iritzia kontuan hartuko da erabakiak hartzeko prozesuetan.
  • Erakunde osasungarria: Osartenen zauden egunetan, enpresa osasuntsu baten abantaila guztiak izango dituzu: kirol jarduerak, fruta, laguntza psikologikoa, nutrizio tailerrak, bizkarraren zaintza, loa, etab.
  • Kooperatiba bateko kide izango zara, eta Osarteneko bazkide bihurtzeko eta onura sozial handiagoak lortzeko aukera izango duzu, besteak beste, LagunAroren koadro medikora sarbidea zuretzat eta zure familiarentzat. 

Baldintzak

  • Unibertsitateko titulazioa (hobe industria-antolamendua, edo lanaren/erakundeen psikologia) eta Laneko Arriskuen Prebentzioko masterra.
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia antzeko posizioetan.
  • Prebentzioan fokua jarrita, aldaketa kudeatzera bideratutako proposamenak eta irtenbideak garatzeko azterketa-gaitasuna, aldaketa kultura edo antolaketa-aldaketa.
  • Erakunde-kudeaketako ereduetan ezagutzea.
  • Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna, baina baita taldean ere.
  • Taldeen dinamizazioan, komunikazioan eta arazoak konpontzeko trebetasun bikainak.
  • MS Office 365eko erabiltzaile aurreratua. 
  • Gaitasun digitalak eta sentsibilizazio-materialen eta -dinamiken sorkuntza. 
  • Norberaren ibilgailua eta gidabaimena.
  • Euskara-maila altua.
  • Ingeles-maila altua.

 

Prebentzioaren eta osasunaren mundua zure interesekoa bada, eman izena eskaera honetan!

Lan-eskaintza itxita

  • Lanpostua: Consultor/a Senior
  • Departamentua: Consultoría y Formación
  • Kokapena: Arrasate (Espainia)
  • Kontratua: Mugagabea
  • Laneguna: Jardunaldi osoa
  • Sektorea: Kontu-ikuskaritza eta aholkularitza
  • Lanpostu: 1
  • Diziplina: Kudeaketa
  • Lan-modalitatea: Presentziala