Lanpostua: Enfermero/a Especialista
Departamentua: Medikuntza
Kokapena: Arrasate (Espainia)
Kontratua: Mugagabea
Laneguna: Jardunaldi osoa
Sektorea: Osasuna
Lanpostu: 1
Lan-modalitatea: PresentzialaPrebentzioko zerbitzu mankomunatua da Osarten, eta haren egitekoa da elkartekide diren enpresetako langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea, beharrezko baliabideak modu mankomunatuan kudeaketa eta oro har osasunarekin zerikusia duten jarduera osagarriak antolatuta.
Euskadin erreferente den prebentzio-zerbitzu propio-mankomunatu batean lan egin nahi duzu?
Osartenek daukan Laneko Erizaintzan Espezializatutako Erizainaren eskaintza hau zure interesekoa izango da!
150 profesional baino gehiagok osatzen dugun Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko kide izango zara, eta guztiok helburu berdina daukagu, gure erakundeak osasungarriak eta seguruak izatea.
Banakako osasuna zaintzeko proba osagarriak egiten lagunduko duzu, baita langileen osasuna sustatzeko kanpainak diseinatzen eta egiten ere. Osasun- eta ongizate-arloko diziplina anitzeko proiektuetan parte hartuko duzu, etengabeko garapen profesionalean eta pertsonalean egoteko aukera emango dizutenak. Lan-osasunaren ikuspegi holistikoa eduki ahal izango duzu, eta gure lurraldeko enpresa erreferenteekin landa-lanean aritu ahal izango zara. Aholkuak emango dizkiezu zuzendaritza-, kontsulta- eta partaidetza-organoei arriskuei buruz eta lan-baldintzek langileen osasunean duten eraginari buruz.
Pertsona proaktibo eta berritzaile baten bila gabiltza, enpresetako osasunaren eta ongizatearen sustapenean sakontzeko gogoa duena, eta konfiantza, lankidetza eta eraginkortasuna balio gisa dituena.
Zer eskaintzen dizugu?
Lan Osasunaren eta Prebentzioaren mundua zure interesekoa bada, eman izena eskaera honetan!